Zer egin behar da?

Erraza eta egingarria da. GAP PROGRAMAn erregistratzea dibertigarria da, eta eguneroko jarduerak era osasungarriago eta iraunkorrago batean egiten ikasiko duzu. Gainera, etxeko gastuak murriztuko dituzu

 

Zer egin behar da?

GAP PROGRAMA gauzatzeko, emango dizkizugun aholkuak bete behar dituzu etxean. Programak 4 gai jasotzen ditu (erosketak eta etxeko hondakinen kudeaketa, energia, ura eta mugikortasuna), eta gai bakoitzean 6 ekintza erraz proposatzen dira.

Esaterako, etxean bonbilla arrunt baten ordez kontsumo gutxiko bat jarriko bazenu, urtean 115 kWh aurreztuko zenituzke. Ekimen honetan parte hartuko duten 180.000 etxeetan hori egingo balitz, ia 8.000 tona CO2 gutxiago aireratuko genituzke eta, gainera, urtean bi milioi euro inguru aurreztuko genituzke!

Guztira, 24 ekintza proposatuko dizkizugu, eta hiru astez behin gai berri bat lantzen hasi ahalko zara. Ez dizugu ahalegin handiegirik eskatzen! Gure helburua ahalik eta etxerik gehien programan sartzea da, parte-hartzaileen kopurua 180.000tik gorakoa izatea lortzeko.

Zenbat aurreratu dugun jakiteko, beste gauza bat ere eskatzen dizugu: zure ahaleginen emaitzak bidaltzea, galdera-sorta erraz batzuk betez. Horren laguntzaz, proiektuak gure ingurumenari zenbaterainoko onura egin dion kalkulatu ahalko dugu

Copyright 2009 Plan de Acción Global | ERABILERA BALDINTZAK
Logotipo del Ministerio Industria Logotipo del Plan Avanza   Lifelong Learning Programme. 
El presente proyecto ha sido financiado con el apoyo de la Comisión Europea
This project has been funded with support from the European Commission Este proyecto ha sido financiado
con el apoyo de la Comisión Europea