Zer da GAP PROGRAMA?

Gero eta pertsona gehiagok energiaren kontsumoa gutxitzeko neurriak hartzen dituzte, gehiago erabiltzen dute garraio publikoa edo bizikleta, ura ez xahutzeko ahaleginak egiten dituzte eta erosketen nahiz elikaduraren arloko ohiturak aldatu beharraren kontzientzia hartzen dute. Hori guztia onuragarria da poltsikoarentzat eta beraien nahiz planetaren osasunarentzat.

GAP PROGRAMA egin duten etxeak

Eduki hau ondo ikusteko Flash-en eta Javascript-en bistaratzailea instalatuta eduki behar duzu.

Atal hau ezin baduzu ikusi, sakatu hemen bistaratzailea dohainik instalatzeko, edo zure nabigatzaileko Javascript gaitu.

Flash filmaren edukia:

Programan parte hartzen duen etxe bateko kideen testigantza. Fruta eta barazkiak plastikozko erretiluetan erosteari utzi ziotenetik dirua aurreztu dutela eta plastikozko hondakinik sortzen ez dutela kontatzen dute

Onurak zure etxearentzat eta planetarentzat

GAP PROGRAMAn izena ematen baduzu, zure orrialde pertsonala izango duzu, eta lau eskuliburu deskargatu ahalko dituzu hor. Eskuliburuetan energia eta ura aurrezteko ekintzak proposatuko dizkizugu, garraioaren arloko ohiturak hobetzeko aholkuak aurkituko dituzu eta erosketarik iraunkorrenak zein diren azalduko dizugu. Gainera, ekintza horien bidez lortutako emaitzak ikusi ahalko dituzu: zenbat litro ur edo kWh gutxiago kontsumitu dituzun, zenbat kilogramo CO2 gutxiago igorri dituzun atmosferara eta zenbat diru aurreztu duzun. Hori guztia ahalegin txikia eginez.

 

 

 Mapa mundi baten irudia GAPen parte hartzen duten herrialdeekin

GAP programan parte hartzen duten herrialdeak

GAP PROGRAMA 20 herrialdetan garatzen ari den ekimen bat da. Orain arte, mundu osoko 500.000 etxek baino gehiagok hartu dute parte.

» Bielorrusia.
» Belgika.
» Korea.
» Espainia.
» Estatu Batuak.
» Finlandia.
» Britainia Handia.

» Holanda.
» Islandia.
» India.
» Irlanda.
» Kenya.
» Letonia.
» Nepal.

» Norvegia.
» Polonia.
» Errusia.
» Suedia.
» Ukraina.
» Vietnam

Copyright 2009 Plan de Acción Global | ERABILERA BALDINTZAK
Logotipo del Ministerio Industria Logotipo del Plan Avanza   Lifelong Learning Programme. 
El presente proyecto ha sido financiado con el apoyo de la Comisión Europea
This project has been funded with support from the European Commission Este proyecto ha sido financiado
con el apoyo de la Comisión Europea